.

.

.

.

.

Albisteak

COVID-19 koronabirusak EAEko lurralde osoan izandako aurrerapenaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideei jarraituz,  ikastetxe honen eskola-jarduera presentziala eten egin da aldi baterako.

ESKOLA ITXITA EGONGO DA.

TELEFONO DEIEI KASU EGINGO ZAIE BITARTE HONETAN: 9:00-13:00

Jarioa

Azterketa-egutegia 2019-2020

IKASLE OFIZIALAK

2019-2020 ikasturteko deialdiak ez dira aintzat hartuko ikasleek ikasten ari diren maila osatzeko dituzten deialdi guztiak zenbatzean.

AHOZKO PROBAK

Hauek dira hizkuntzaka ahozko proben egutegiak:

Alemana

Euskara

Frantsesa

Ingelesa

Bakoitzak zer egunetan eta zer ordutan etorri behar duen IKASGUNEAN argitaratuko da, KALIFIKAZIOAK atalean. IKASGUNEAN telefonoa jarri baduzue, SMS bat jasoko duzue deialdiaren datuak noiz argitaratuko diren jakinarazteko.

OHAR garrantzitsua: Ahozko azterketaren egunean osasun kontuengatik eskolan ibiltzeko zenbait jarraibide ezarri dira. Beraz, zabaldu ondoren duzundokumentua eta irakurri arretaz:

  Eskolan ibiltzeko jarraibideak



IDATZIZKO PROBAK

Hauxek dira idatzizko azterketen egutegiak hizkuntzaka:

Alemana

Euskara

Frantsesa

Ingelesa

.

Osasun-egoerak okerrera eginez gero eta proba horiek ezin badira aldi horretan egin, irailean egingo dira, eta, kasu horretan, bertanbehera geratuko litzateke ezohiko deialdia.

 

IKASLE LIBREAK

Ikasle libreei dagozkien probak irailean egingo dira. Proben egutegia esteka honetan dago.

Osasun-egoerak ez badigu uzten ofizialen eta libreen deialdiko ahozko eta idatzizko probak egiten aurreko puntuetan adierazitako aurreikuspenen arabera, behar besteko aurrerapenarekin jakinaraziko da, eta proba horiek egiteko egutegi berri bat jakinaraziko da.