Ordutegi aldaketa

Eskolak ez du inondik inora ordutegien aldaketa bermatzen.

Halere, lekurik balego, lehenengo klase egunetan eta ezarritako epearen barruan, ikasleak ordutegi aldaketa eska dezake. Horretarako ordu aldaketa eskaera-inprimakia beteko du eta Idazkaritzan entregatuko du.

Dokumentu bidez justifikatutako eskaerak soilik aztertuko dira.

Ordu aldaketarako eskaera-inprimakia

 

Agiriak eskatzea

HLO Hizkuntza Agiriak

Autonomia eta estatu mailan erregistratuta geratuko dira. Azterketa egin den Eskolan baino ezin da eskatu. 2012ko martxoaeren 1etik aurrera, maila guztietako agiriak eskatu daitezke:

  • Oinarrizkoa (A2)
  • Tartekoa (B1)
  • Aurreratua (B2)
  • Gaitasuna (C1)

Eskaera orria bete behar da, bertan agertzen diren argibideak jarraituz eta dagokion tasa ordainduz.

pdf HLO agiria eskatzeko orria


POSTA ELEKTRONIKOZ titulua eskatzeko prozedura

1.- Bete imprimaki hau eta bidali N.A.N.aren kopia batekin helbide honetara: 015054aa@hezkuntza.net. Familia ugarikoa bazara, horren egiaztagiriren kopia ere bidali.

2.-Eskolatik posta elektronikoz Ordainketa Agiria bidaliko dizugu. Dokumentu hori derrigorrezkoa da banketxean ordaintzeko. Dokumentuan bertan agertzen da zein banketxetan ordain dezakezun.

3.-Ordaindu eta gero, bidali Eskolara posta elektronikoz Ordainketa Agiria.

4.-Eskolatik tituluaren frogagiria bidaliko dizugu.

Tituluaren eskaera ESKOLAN BERTAN ere egin daiteke

Horretarako, aurretiaz deitu eskolako telefono honetara: 946816645. Horrela, prest izango duzu behar duzun dokumentazioa.

 

Eskola Agiriak

Doakoak dira.

Arazoa teknikorik egon ezean, ziurtagiriak eskatu eta hurrengo egunean emango dira, NAN agiria erakutsita.

Matrikulari uko egitea

1. Edozein ikaslek egin diezaioke uko matrikula ofizialari, horretarako eskaria abenduaren 31 baino lehen aurkeztuta. Benetako arrazoirik gabe egiten badu, hurrengo ikasturtean matrikulatzeko lehentasuna galduko du.

2. Data honetatik aurrera eta apirilaren 30era arte, gaixotasun edo ezbehar larriagatik edo bat-batean gertatutako beste arrazoi larriren batengatik baino ez dira onartuko uko-egiteak. Arrazoi horiek agiri bidez frogatu beharko dira.

3. Maiatzaren 1etik aurrera, ikaslea, azken ebaluazioko azterketak egiteko, ezelako aukerarik gabe utzi duten istripu edo gaixotasun larriengatik onartu ahal izango da uko-egitea. Arrazoiak agiri bidez frogatuko dira.

Matrikulari uko egiteko eskari-inprimakia

 

Espedientea lekualdatzea

Ikasleek espedientearen lekualdatzea eskatzeko eskubidea daukate bizilekuz, lan egiteko lekuz edota ikasten duten lekuz aldatzen badira. Horrez gain espedientea jasotzen duen eskolako zuzendaritza taldearen ustez arrazoi nahikoa badago onartuko da lekualdatzea.

Ikasle ofizialen lekualdatzea matrikula ofiziala hasi baino lehen egingo da eskola hartzaileak horretarako utzi behar dituen plazen kopurua jakin dezan.

Ikasturtean zehar, urriaren 15etik aurrera, arestian aipatutako arrazoiren bat izanda lekualdatzea onartuko da baina ikaslea, kurtso amaierarako geratzen zaion denboran, eskola hartzailean hartuko dute lekua egonez gero. Tokia egon ezean, matrikulari uko egin ahal izango dio ala txanda ofizialean azterketa egin, bere kabuz prestatuta.

Lekualdatzea Euskal Herriko eskolen artean egiten bada, eskola hartzaileak lekualdatzea bideratuko du zuzenean.

Lekualdatzea Erkidegotik kanpoko eskola batera bada ikasleak bertako idazkaritzan horretarako eskaera orria aurkeztu beharko du.

Espedientea lekualdatzeko eskaera orria

Azterketa berrikustea

Ikasle libre zein ofizialek azterketa berrikusteko aukera dute, aurretiaz Atezaindegian azterketa deialdiarekin batera kaleratzen diren data eta orduetan jaso eta emandako eskaria egin ondoren.

Azterketa berrikusteko eskubidea, eskatzen duen ikaslearena da modu esklusiboan. Ez da onartuko azterketarekin zerikusirik ez duen beste inor.

Ikasleak, berrikusketa egin ahal izateko eskaria azterketaren emaitzak kaleratu eta ondorengo 48 orduen barruan aurkeztu beharko du (edo 24 orduen barruandenbora eskasia balego; hau idatzizko frogan bertan aditzera emango litzateke).Eskaera inprimakia Idazkaritzan edo Interneten jaso eta entregatu behar dira.

Azterketa berrikusteko eskaera inprimakia

 

Ikasleen ordezkariak

Aldian-aldian bozka bidez aukeratzen diren sei ikaslek parte hartzen dute Hizkuntza Eskolaren Eskola Kontzeiluan.