Matrikula ofiziala

Ikasketa modu honetan ikasle ofizialak klaseetara etortzeko - aukeratu duen ordutegian eta taldean - eta azterketak egiteko eskubidea izango du. Horrez gain, mintza-praktiketako klaseak eta multimedia gela erabiltzeko aukera du.

Klasera etortzea

Klasera behin eta berriro ez etortzeak eta justifikaziorik gabe, eskolatze eskubidea eta hurrengo ikasturtean matrikularako lehentasuna galtzea dakar. Halere, ez da dagokion azterketarako eskubiderik galtzen.

Gehienezko ez etortze kopurua ikasturteko ikastordu guztien laurdena da.

Ez etortzea aurreikusita badago, gertatu baino lehen justifikatu beharko du irakaslearen aurrean. Ez badago aurreikusirik (gaixotasuna, istripua,...) klasera bueltatu bezain laster egin beharko du, irakaslearen aurrean.

Deialdiak

2012ko maiatzaren 15eko aginduari kasu eginez, ikasle ofizialei dagokienez, bitan baino ezin izango dute maila berean matrikula egin. Ikasleak salbuezpenezko hirugarren urtea izango luke baldin eta ikastetxeko zuzendariak, ikasleak eskatuta eta dagokion irakasleak proposatuta, baimanduko balu. Aparteko kasu honek ondoko mugak lituzke:

  • 4 urte Oinarrizko Mailarako (A1, A2)
  • 6 urte Tartekoa eta Maila Aurreratua egiteko (B1.1, B1.2, B2)
  • 3 urte Gaitasun Mailarako (C1)