Ikasketa plana

Abenduaren 29ko Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren 1629/2006 Errege Dekretuak hizkuntzen irakaskuntza berezien curriculumaren oinarriak zehazten ditu. Gerora, 806/2006 Errege Dekretuak eta otsailaren 24ko 46/2009 Dekretuak irakaskuntza hauek lau maila izango dituztela erabaki eta maila bakoitzari dagokion ziurtagiria zehazten dute:

  • Oinarrizko Maila: ikasturte bi dauzka (A1 eta A2) → Oinarrizko Mailaren ziurtagiria (A2)
  • Tarteko Maila: ikasturte bi dauzka (B1.1 eta B1.2) → Tarteko Mailaren ziurtagiria (B1)
  • Goi Maila: ikasturte bat dauka (B2) → Maila Aurreraturen ziurtagiria (B2)
  • Gaitasun Maila: ikasturte bat dauka (C1) → Gaitasun Mailaren ziurtagiria (C1)

Maila hauen curriculumek Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren A2, B1, B2 eta C1 mailei dagozkien konpetentziak hartzen dituzte erreferentziatzat.

 

Matrikula eta araudia

Matrikulari buruzko araudia

AGINDUA, 2013ko uztailaren 3koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskola ofizialetan ikasleak onartu eta matrikulatzeari buruzkoa.

 Hezkuntza Sailaren 2013 urteko agindua

 

Baldintzak

  • Matrikula librea egiteko beharrezkoa da 16 urte eginda edukitzea edo urtea amaitu baino lehen betetzea.
  • Hizkuntza bakoitzeko maila edo ziklo bakar batean matrikula daiteke.
  • Maila batean matrikula egiteko ez da beharrezkoa aurreko maila gaindituta izatea.
  • Kontuan hartu behar da ez dagoela ikasle ofizial eta libre moduan matrikulatzerik hizkuntza eta ikasturte berean.
  • Ikasle ofizialen batek, matrikulatuta dagoen hizkuntzan, goragoko maila batean matrikulatu nahi izanez gero, matrikula ofizialari uko egin beharko dio, baina ez zaizkio uko egindako mailari dagozkion tasak itzuliko.
  • Matrikula egin den eskolan egin behar da derrigorrez azterketa.
  •  

    Eskubideak eta betebeharrak

    Ikasle ofizial zein libreek  eskolan indarrean diren arauak  ezagutu eta bete beharko dituzte.

    Ikasleen eskubide eta betebeharrak Abenduaren 2ko 201/2008 Dekretuan zehazten dira izenburu honen pean: Euskadiko Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubide eta betebeharrak

    Maila probak

    Auto-ebaluaziorako probak dira eta aurreko ikasmaila gainditu gabe, ikasmaila jakin batean matrikulatu nahi duten guztiak egin behar dute.

     Maila probak egiteko esteka

    Matrikula ofiziala

    Ikasketa modu honetan ikasle ofizialak klaseetara etortzeko - aukeratu duen ordutegian eta taldean - eta azterketak egiteko eskubidea izango du. Horrez gain, mintza-praktiketako klaseak eta multimedia gela erabiltzeko aukera du.

    Klasera etortzea

    Klasera behin eta berriro ez etortzeak eta justifikaziorik gabe, eskolatze eskubidea eta hurrengo ikasturtean matrikularako lehentasuna galtzea dakar. Halere, ez da dagokion azterketarako eskubiderik galtzen.

    Gehienezko ez etortze kopurua ikasturteko ikastordu guztien laurdena da.

    Ez etortzea aurreikusita badago, gertatu baino lehen justifikatu beharko du irakaslearen aurrean. Ez badago aurreikusirik (gaixotasuna, istripua,...) klasera bueltatu bezain laster egin beharko du, irakaslearen aurrean.

    Deialdiak

    2012ko maiatzaren 15eko aginduari kasu eginez, ikasle ofizialei dagokienez, bitan baino ezin izango dute maila berean matrikula egin. Ikasleak salbuezpenezko hirugarren urtea izango luke baldin eta ikastetxeko zuzendariak, ikasleak eskatuta eta dagokion irakasleak proposatuta, baimanduko balu. Aparteko kasu honek ondoko mugak lituzke:

    • 4 urte Oinarrizko Mailarako (A1, A2)
    • 6 urte Tartekoa eta Maila Aurreratua egiteko (B1.1, B1.2, B2)
    • 3 urte Gaitasun Mailarako (C1)

    Matrikula librea

    Modalitate honetan ikasleak Maila Agiriak lortzeko azterketak egiteko eskubidea besterik ez du izango.

    Deialdiak

    Matrikula libreak azterketako deialdi bakarrera aurkezteko eskubidea ematen du ikasturte berean.

    Bestalde, ikasle batek kurtso bakoitza gainditzeko nahi beste aldiz egin dezake matrikula librea HEOetan.

     

    Euskara agirien homologazioak

    Ikasketa-Plan Berriaren mailei dagozkien homologazioak, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko den azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuan zehazten dira.

     Baliokidetzen koadroa

     297/2010 DEKRETUA, azaroaren 9koa